EXCHANGE TO HAMBURG
EXCHANGE TO HAMBURG
Aurten trukaketa bakarra egin dugu Hamburgoko (Alemania)
Brecht-Schule
ikastetxearekin.
Esperientzia
honetan, ikasleak bai eskolako eta baita familiako bizitzan ere murgildu dira; izan ere, hango familietan bizi izan dira Alemaniako
egonaldian.
Aurtengo helburua, gehien bat, murgiltze kulturala izan
da; alde batetik, Hamburgoko ondarea eta hango bizimodua ezagutzea
eta geurea ezagutaraztea, eta, beste aldetik, hizkuntza
praktikatzea (ingelesa izan da elkartrukerako hizkuntza).
Ekintzei
dagokienez, bi herrialdeetako ikasleen elkarren arteko eskolako
ekintzak eta ekintza kulturalak eta sozialak burutu dituzte.
“Brecht-schule”
ikastetxe alemaniarrarekin ikasle elkartrukea
Pili
Ibañez eta Ainhoa Alberdi lehenengo Batxilerreko 25 ikaslerekin
Hamburgo hirira joan dira. Apirilaren 19tik 26ra Brecht-Schule
ikastetxean egon dira, eta hangoak irailean etorriko dira
Donostiara.
Esperientzi
honetan ikasleak eskolako eta familiako bizitzan murgildu dira,
bakoitza bere kidearen familiarekin bizi izan baita.
Helburua,
lehen aipatu bezala, kulturala izan da. Alde batetik, Alemaniako kultura eta
hango bizimodua ezagutzeko helburua izan dugu: museoak eta Hamburgo
inguruko bi hiri (Bremen eta Lübeck) bisitatu ditugu, eta bueltan
gurea erakutsiko diegu.
Bestetik, hizkuntza
praktikatzea: Alemaniako egonaldian ingelesa izan da komunikaziorako
erabili duten hizkuntza, eta hemengo egonaldian gaztelania izango da
erabiliko duten hizkuntza.
Ekintzei dagokienez, bi herrialdeetako
ikasleen elkarren arteko eskolako ekintzak eta ekintza kulturalak
eta sozialak burutu dituzte. Hemen gure programa Alemanian eta
argazki
batzuk:
Haien
bisitari dagokienez, honako hau da beren etorrerarako
programatutakoa: saio desberdinak Euskal hizkuntza eta kulturari
buruz, euskal kirol tradizionalak eta ekintza sozialak. Haien kabuz
egingo dituzten hainbat bisita: Iruñea, Bilbo...
Esperientzia
oso aberasgarria izan da. Harrera oso ona izan genuen, eta haien
etorreran berdin egiten saiatuko gara.
Comentarios
Publicar un comentario