EXCHANGE TO HAMBURG             Aurten trukaketa bakarra egin dugu Hamburgoko  (Alemania)  Brecht-Schule   ikastetxearekin.     Esperientzia honetan, ikasleak bai eskolako eta baita familiako bizitzan ere murgildu dira; izan ere, hango familietan bizi izan dira Alemaniako  egonaldian.   Aurtengo helburua, gehien bat, murgiltze kulturala izan da;  alde batetik, Hamburgoko ondarea eta hango bizimodua ezagutzea eta  geurea ezagutaraztea,  eta, beste aldetik, hizkuntza praktikatzea (ingelesa izan da elkartrukerako hizkuntza).    Ekintzei dagokienez, bi  herrialdeetako ikasleen elkarren arteko eskolako ekintzak eta  ekintza  kulturalak eta sozialak burutu dituzte.         “Brecht-schule” ikastetxe alemaniarrarekin ikasle elkartrukea          https://www.brecht-schule.hamburg/aktuelles/spanienaustausch/          Pili Ibañez eta Ainhoa Alberdi lehenengo Batxilerreko 25 ikaslerekin  Hamburgo hirira joan dira. Apirilaren 19tik 26ra Brecht-Schule  ikastetxean egon dir...