EXCHANGE TO HAMBURG




EXCHANGE TO HAMBURG



Aurten trukaketa bakarra egin dugu Hamburgoko (Alemania) Brecht-Schule ikastetxearekin.
Esperientzia honetan, ikasleak bai eskolako eta baita familiako bizitzan ere murgildu dira; izan ere, hango familietan bizi izan dira Alemaniako egonaldian.
Aurtengo helburua, gehien bat, murgiltze kulturala izan da; alde batetik, Hamburgoko ondarea eta hango bizimodua ezagutzea eta geurea ezagutaraztea, eta, beste aldetik, hizkuntza praktikatzea (ingelesa izan da elkartrukerako hizkuntza). 
Ekintzei dagokienez, bi herrialdeetako ikasleen elkarren arteko eskolako ekintzak eta ekintza kulturalak eta sozialak burutu dituzte.
 
“Brecht-schule” ikastetxe alemaniarrarekin ikasle elkartrukea
 

Pili Ibañez eta Ainhoa Alberdi lehenengo Batxilerreko 25 ikaslerekin Hamburgo hirira joan dira. Apirilaren 19tik 26ra Brecht-Schule ikastetxean egon dira, eta hangoak irailean etorriko dira Donostiara.
Esperientzi honetan ikasleak eskolako eta familiako bizitzan murgildu dira, bakoitza bere kidearen familiarekin bizi izan baita.
Helburua, lehen aipatu bezala, kulturala izan da. Alde batetik, Alemaniako kultura eta hango bizimodua ezagutzeko helburua izan dugu: museoak eta Hamburgo inguruko bi hiri (Bremen eta Lübeck) bisitatu ditugu, eta bueltan gurea erakutsiko diegu.
Bestetik, hizkuntza praktikatzea: Alemaniako egonaldian ingelesa izan da komunikaziorako erabili duten hizkuntza, eta hemengo egonaldian gaztelania izango da erabiliko duten hizkuntza.  
Ekintzei dagokienez, bi herrialdeetako ikasleen elkarren arteko eskolako ekintzak eta ekintza kulturalak eta sozialak burutu dituzte. Hemen gure programa Alemanian eta argazki batzuk:  


Haien bisitari dagokienez, honako hau da beren etorrerarako programatutakoa: saio desberdinak Euskal hizkuntza eta kulturari buruz, euskal kirol tradizionalak eta ekintza sozialak. Haien kabuz egingo dituzten hainbat bisita: Iruñea, Bilbo...
Esperientzia oso aberasgarria izan da. Harrera oso ona izan genuen, eta haien etorreran berdin egiten saiatuko gara.

Comentarios

Entradas populares de este blog

WOMEN'S DAY

WOMEN IN SCIENCE - February 11th

DONOSTIA INNOVATION LEAGUE